KHAMI

“Euskal Herritik Mundura eta Mundutik Euskal Herrira”

[EUS] 2015eko urrian KHAMI proiektua aurkezten da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Bilboko Euskalduna Jauregian “Bazzque World Sounds” diskarekin. Euskal kultura herrikoiaren aztarna berezko eta sustraituenetan bilaketa lana egin du Khami izeneko proiektu honek. Bilatze lan horretan, euskal folkloreak munduko beste zenbait folklorerekin dituen parekotasunak aurkitu dira, hauen artean berariazko nahasketak bilatuz. Kultura nahasketen ardatz unibertsalari segika, KHAMI-k soinu berezkoa eta mestizoa elkartu ditu aldi berean, muga geografiko zein denborazkoekin jolasean osagai ezberdinak nahastu dira. 

2018eko maiatzean KHAMI-k ikuskizun berria estreinatzen du KALAKAN Basque trad trio-rekin batera. MUGAK izeneko lan berri honek, ahotsa eta perkusioa protagonista izanik tradizioa eta modernitatea batu zituen, ikerketa eta entretenimendua aldi berean. MUGAK kontzertua Eibarko Coliseo Antzokian, Azkoitan, Barakaldoko Antzokian edo Bilboko Basque Fest jaialdian aurkeztu zen, besteak beste.

2019ko azaroan KHAMI-k diska berria grabatzen du Mecca Recording estudioan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izanik, diska hau 2020ko udazkenean kaleratuko da. Proiektu berri honetan, Efrén López, Alboka Folk Taldea, Garikoitz Mendizabal, Angel Unzu, Iñaki Salvador, Ander Garcia, Kimu Txalaparta eta Leire Berasaluze Leturiak hartzen dute parte, Carlos Sagi eta Iraide Ansorena proiektuaren zuzendariekin batera.

_______________________________________

[CAS] Bautizado como KHAMI, este proyecto explora con total libertad algunas de las señas de identidad más enraizadas y auténticas de la cultura popular euskaldun, buscando los paralelismos y la mezcla premeditada con otras expresiones folklóricas del planeta. En esta agrupación se entremezclan instrumentos de tradición vasca con instrumentos de otras tradiciones muy distintas, interpretados todos ellos por excelentes músicos de inmenso recorrido, artistas de mayúscula relevancia procedentes de distintas generaciones y lugares.

El proyecto KHAMI ve la luz en 2015, con su primer disco titulado “Bazzque World Sounds”. En 2018 estrenan su segundo trabajo junto a KALAKAN. Si el primer trabajo de KHAMI se centró en la figura del Txistu, en este segundo espectáculo llamado “MUGAK” los protagonistas fueron la Voz y las Percusiones. “MUGAK” unió tradición y modernidad, investigación y entretenimiento y fue presentado en Coliseo Anztokia de Eibar, Azkoitia, Teatro Barakaldo, o Basque Fest Bilbao, entre otros.

En noviembre de 2019 KHAMI graba su nuevo trabajo “Mugen Dantza” en Mecca Recording Studio, álbum que verá la luz en otoño de 2020. En dicho proyecto participan Efrén López, Alboka Folk Taldea, Angel Unzu, Ander Garcia, Iñaki Salvador, Garikoitz Mendizabal, Leire Berasaluze Leturia y Kimu Txalaparta junto a los directores del proyecto Iraide Ansorena y Carlos Sagi.

 

Eibar-12Eibar-51.jpg20-58-51-218-05-25-2DSC00111LRG_DSC00250DSC00033DSC00178Eibar-354.jpgrecording

YOUTUBE: https://www.youtube.com/channel/UCuYUSMpv2cqIEI2rS2SkUxw

FACEBOOK: https://www.facebook.com/Khamisounds